Trebeska (EBA32)
abenduak 27, 2022 | Egia Bizirik
(Egia Bizirik Aldizkaria 32)
Berritasunez beterik iritsi zaigu Trebeska Dantza Taldera 2022 urtea. Batetik, lokal berria estreinatu dugu aurreko lokaletik metro gutxira. Blas de Otero plazan dugu sarrera, Udal Artxiboarekin partekatua.
Bestetik, lokal finkoa izateak gure ohiko funtzionamendura itzultzeko aukera eman digu. Talde nagusia bere entseguekin hasi da pandemiaren geldialdiaren ondoren. Astelehen arratsaldetako ikastaroak inoiz baino indartsuago etorri zaizkigu. Orotara 50 partaide inguruk dihardute plaza dantzak ikasten giro ederrean. Aitor Ikastolako dantza ikasleen talde kopurua ere handitu da. Nobedade bezala, aurten ostiral arratsaldeetan haurrentzako taldea sortzen saiatu gara, ozta-ozta ez gara ikasle kopuru minimora iritsi. Hurrengo urtean baietz!
1976tik ari da Trebeska Euskal Herri osoko dantzak Egian irakasten. Gure taldea zabalik dago euskal dantzetara gerturatu nahi duen edonorrentzat. Jarri gurekin harremanetan instagram edo email bidez (info@trebeska.eus).
Azkenik, eskerrak eman Egia auzoko eragileei azken urte korapilatsuetan emandako laguntzagatik eta, bereziki, Aitor Ikastolari aurreko ikasturtean gure jarduerak egiteko leku bat eskaini izanagatik.

Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea