Antxeta-ttanttakun aisialdi elkartea (EBA32)

abenduak 22, 2022 | Egia Bizirik

(Egia Bizirik Aldizkaria 32)

Ibiliz egiten omen da bidea eta luzea da Antxeta-ttanttakun aisialdi elkarteak Egia auzoan egindako ibilbidea; horrela beteko ditugu datorren ikasturtean 40 urte. Gauza asko ditu gordeak 40 urte motxilan dituen elkarte batek. Bizipen ugari eta erronka asko. Amets handi bat izan zuten hasierako sortzaile horiek eta horretan jarduten dugu gaur egungoek ere. Egian hazi eta hezi nahi dugun elkartea gara eta haur eta gazteei ekintza ugari eta anitzak eskaintzean jartzen ditugu indarrak. Besteren artean, arimen gauak, gabonak zuretzat, udako egitasmoak etab. Mundua alaitzen eta auzoa eraikitzen jarraitzeko ezinbestekoak dira auzoko haurrak, gazteak, familiak eta bidelagunak, denok batera eraikitzen baitugu Antxeta!

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna