EGIAko Kaleko Afari Solidarioak (EBA32)

abenduak 23, 2022 | Egia Bizirik

(Egia Bizirik Aldizkaria 32)

Egia da KAS Alde Zaharrean hasi, Egian segi eta Amarara hedatu dela. Egia da KAS Egiak aurki 2. urtea beteko duela, egunero Kalean bizirauten dutenei Afari bero bat eskeintzen. Egia da elikagaiak, goilarak, tuperrak eta plastiko poltsak partaideen poltsikoetatik erosten direla. Egia da batzuek ez dutela KAS asko maite, beste batzuek geroz eta gehiago berriz. Egia da batzuetan liskarrak badirela, gehiagotan aldiz irri egiten duten begiraden gurutzaketak. Egia da Udala KASen jantoki sozialaren eskaeraren aurrean entzungor mantentzen dela, KASek hortaz tinko jarraituko du gosea asetzeko oinarrizko elikadura bete gabe dagoen bitartean. Egia da Jon Maiak, Abenduaren 28ko Kantu bat gara kontzertuan KAS gonbidatu duela, Kursaalean Anaitasuna eta Ahizpatasuna Sentitzeko. Egia da Sukaldari Solidarioak behar ditugula Arrastaka KAS Arrakastara eramateko! EGIAn KAS bizirauteko gehitu KASera!

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna