COOP57 FUNDAZIOA – Palestinan bizitzari eustea, ogibidez ogibide
urriak 1, 2025 | AHOLKU, KOOP.ELK.TXIKIA
Palestinako herri-ekonomia indartzeko kanpainak 109.885,55 € lortu ditu, 50.000 €-ko hasierako helburutik, eta 70.000,00 €-ra igotakoa gero. 518 dohaintzaren bidez.
Eskerrik asko, muchas gracias, moitas grazas eta moltes gràcies parte hartu duzuen pertsona eta kolektibo guztiei!
Gure erantzukizuna da genozidioa gelditzea, bai eta herri palestinarra askatzea ere, kolonialismoaren eta okupazioaren aurrean.
Adi hurrengo egunetako mobilizazioetara, gu ere bertan izango gara. Eta blokeoa hausteko Gazara iristear dagoen Global Sumud Flotilla @globalsumudflotilla babesteko mobilizazioak ere deitu dituzte. Bat egitera gonbidatzen zaituztegu!!
https://summum.coop57.coop/eu/koop57-fundazioa
AHOLKU, KOOP.ELK.TXIKIA
2009an sortutako kooperatiba txikia gara. Azken urteetan Kooperatibagintzan ari gara buru belarri, Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzen dugularik gure burua. Bide honetan murgildu nahi duenarentzat bidelagun izan nahi dugu.