Behelainoa sartu da bilduma berri batekin

otsailak 8, 2023 | arkaitz

Argazki Bat Behelainoanek “2008-2011ko uzta” bilduma berria argitaratu du, urte hoietan argitaratutako abesti desberdinak bilduz.

“Argazki Bat Behelainoan” Egiako Arkaitz Artolaren egitasmoa da eta orain arte autogestioan oinarritutako grabaketa eta argitalpen digitalak burutu ditu. Bilduma hau “Lo” (2020) argitalpenaren ostean dator eta proiektu desberdinetan argitaratutako abestiak biltzea du helburu; “Zuriuneetan” Nagore Lozano “Wendy” argazkilariarekin Zestoako bainuetxearen inguruko erakusketa baterako sortu zen 2009an, “Hor Hago Kevin?” abestiak izen bereko liburuaren (Kevin Heredia 2010) promoziorako lanetan lagundu zuen, eta “Hari Gara” eta “Zubi Gainean” 2011ko Bildu eta Amaiur koalizioen hauteskunde kanpainetarako egin ziren. Gainontzekoak proiektu bati lotu gabe argitaratu ziren.

“2008-2011ko uzta” Spotify, Bandcamp eta gainontzeko plataforma digitaletan dago jada.

“2008-2011ko uzta”

  1. ene eritziz
  2. zuriuneetan
  3. jolasak
  4. esan daitekeena
  5. equilibrium
  6. hari gara
  7. zubi gainean
  8. hor hago kevin?

Musika, hitzak, grabaketa, nahasketa eta argazkia: Arkaitz Artola Arnaiz
ZuriƱe Sarasola: Pianoa (Zuriuneetan), ahotsa (Zubi Gainean, Hor Hago Kevin?)
Mikel Karton: Ahotsa (Zubi Gainean)
Peru Isasi: Bateria samplerra (Zubi Gainean)
Ion Olano: Hitzak eta ahotsa (Hor Hago Kevin?)

arkaitz

Argazki Bat Behelainoan, Gora Egia! eta Gordegiako kidea eta auzoko soinu ekipoaren kudeatzailea

Utzi erantzuna