Bai auzo zoragarria! (EBA34)

abenduak 29, 2024 | Egia Bizirik

Oinezkoentzako kalerik ez auzoan; biba aparkalekuak nonahi. Blas Oteron gaztetxoentzako kirol pistarik ez, zaratahutsa baitira. Plaza beretik fuera magrebtar molestoak; hobe komisaldegia bertan. Plaza Haundi estalperik gabe; ez gogaitu plaza azpiko garaje jabeak. Aldakonean etxe franko egingo da, diru franko duen jendearentzat. Gure xaharrak merke-merke zainduko dituzte andre latino ugariek; hau bai agotxa. Auzoko etxebizitzak milioi erdiraino gizendu dira, higiezinen negozioaren pozgarri. Etxe turistikoak ere badi tugu, turista etxegabeen mesede.

Benetan zoragarria gure auzo hau!
Bizilagun bat, pozik


(Egia Bizirik Aldizkaria 34)
https://goraegia.eus/ahotsa/kalean-da-egia-bizirik-aldizkaria/

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna