Azoka Txikia (EBA35)
abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik
Astelehenero arratsalde iluntzean Egiako Azoka Txikia egiten dugu Plaza Berrin. Bertan ekoizle txikiek beraien kalitatezko produktuak zuzenean saltzen dizkigute. Urtaro aldaketekin bat eginez 4 azoka berezi ere antolatzen ditugu. Aurten produktu bereziez gain auzoko sortzaileei plaza eskaini nahi diegu: negukoan musikariak eta eskulanak egongo dira txistorraz lagunduta; udaberrikoan bisitari berezi batek azoka girotuko digu eta udakoan plaza kolorez betetzeko asmoa dugu. Azoka berezi hauetan produktuz betetako saski erraldoi bat zozketatzen dugu.
Eskaera kolektiboak ere antolatzen ditugu auzolanean. Udazkenean hasi eta udaberrira arte hilero-hilero Valentziako produktuak ekartzen ditugu: laranjak, ahuakateak, limoiak, mandarinak… Honen harrera bikaina ikusita, beste eskaera mota batzuk ere antolatzea aztertzen ari gara.
Azoka Txikia Egian errotutako proiektua dela esan dezakegu. Izan ere, asteleheneroko azokan ilarak gero eta luzeagoak izaten dira, batzuetan eguraldi txarra egin arren. Valentziako eskaeretan jende kopuruak ere gora egin duela sumatu dugu.
Azkenik, ezin dugu aipatu gabe utzi, udaberrian udalak Azoka Txikiari trabak jarri zizkiola, azoka bera arriskuan egon zelarik. Honen aurrean auzotarrek azokari adierazitako babesa izugarria izan zen. Horrek indarrak ematen dizkigu proiektu honekin aurrera egiteko eta behar denaren aurrean defendatzeko.
Azoka txikia sigue alegrando Plaza Berri todos los lunes a las 18:30. Da gusto ver la variedad de alimentos de calidad que ofrecen pequeños productores de la comarca. Hay que añadirles la posibilidad de hacer pedidos colectivos de productos de la huerta Valenciana: naranjas, aguacates, limones, mandarinas… ¡Es de ver el ambiente que se crea los lunes en la azoka txikia!
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea