Azoka Txikia (EBA34)

abenduak 19, 2024 | Egia Bizirik

Aspaldi honetan ilara koxkorrak egiten dira Azoka Txikian; batzuetan Larreta esnekiekin izaten dira, beste batzuetan Eguzki-Leire okinaren produktuekin, Igeldoko esnearekin edota Argaia-Goenakoekin. Aurtengo berrikuntza Berrobiko Soroneako barazkien postua da eta hemen ere, ilaratxoa egin behar izaten da bertako barazkiak erosi nahi badira.

Zer da Soronea?
Soronea gure baserria da eta gu Igone eta Miriam Saldias gera, Berrobiko Soronea baserriko alabak. Joan den udaberria ezkeroztik, astelehenero huts egin gabe, Egiako Azoka txikira etortzen gara.


Nolatan hasi zarete Egiako Azoka txikian?
Tolosako dendan saltzen dugu gehiena baina beti dugu produkzio gehiago. Larretako Leire Lizeagak gonbidatu gintuen Egiara, arrautza eskaera handia zegoela eta barazki ekoizle bila zebiltzala esanez. Proba egitea erabaki genuen.


Erantzun ona duzue beraz?
Guretzat deskubrimendu bat izan da. Egiako publikoak erantzuten du asteko erosketa eginez eta oso feedback ona daukagu azokan, oso-oso pozik gaude. Gure ustez formato hau beste herri batzuetara eraman beharko litzateke, seguru aski etorkizuneko formatoa Egiakoa izango da, aurrekari bat da.

(Egia Bizirik Aldizkaria 34)

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna