Azoka Txikia (EBA33)
urtarrilak 3, 2024 | Egia Bizirik
Aupa Egia!
Gezurra dirudien arren, lau urte betetzera doaz Iruresoro Pasabidean astelehenetan ilara luzeak egin eta ekoizleei zuzenean bertako produktuak erosten hasi ginenetik. Azoka Txikiak txiki izaten jarraitzen du baina asko hazi da urte hauetan. Kokapena Plaza Berrira aldatu genuen, bertako eta garaiko produktuz elikatu dugu proiektua eta azoka berezi zein egitasmo ezberdinek eman diote izaera egitasmoari.
Honengatik guztiagatik, Azoka Txikiko lan-taldearen izenean eskerrik asko proiektuari emandako babesagatik, izan ekoizle zein kontsumitzaile.
Astelehenero, bertako, garaiko eta kalitatezko produktuak erosi eta auzoko komunitatea sortzen ikustea oso pozgarria da. Jarrai dezagun elkarrekin elikadura burujabetzarantz haziak ereiten eta auzo komunitatearen uztaz gozatzen!

Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea