Atal berria: argazki galeria

maiatzak 9, 2021 | Gora Egia!

Agendako eta bestelako gertakarien argazkiak bildu asmoz “Argazki Galeria” atal berria aurkezten dizuegu. Gainontzeko atalen moduan norberak igo ditzake irudiak, honela bilduma herrikoia osatuko genuke pixkanaka.

Aldiro argazki bakarra igotzeko aukera eman dugu webgunean irudi gehiegi ez pilatzeko. Auzoan antolatzen diren ekitaldi eta gertaera berezi bakoitzeko irudi bat gutxienez bildu nahiko genuke.

Irudiak Gordegia Egiako Artxibategi Grafikoarekin partekatuko dira, egunen batean irudi historikoak bilakatuko dira eta! Hau dela eta, irudien jabetza eta egiletza argitzeko eskatuko zaigu irudiak igotzean.

Argazkiak “Aitortu – Partekatu Berdin CC-BY-SA” Creative Commons lizentziapean argitaratuko dira.

Hemendik aurrera beste tresna bat dugu auzoko proiektuak erakusteko!

Gora Egia!

Egiako Plaza birtuala