Askatasun gosez, 7 herrialde saski 1

maiatzak 9, 2023 | Errigora - Egia

Egin eskaerak telefono honetan: 607 69 53 56

Presondegia edo erbestea ezagutu dutenak, herrira baldintza duinetan itzul daitezen, hainbat dira lantzekoak diren arloak : osasuna, etxebizitza, sare soziala, desmartxa administratiboak, desmartxa juridikoak, lana, laguntza ekonomikoa…

Herrirat itzultzen dena, ez dadin bakarrik gelditu eginkizun hauen aintzinean, laguntza antolatzen ari da eta horretarako dirua behar da.

Diru horren biltzeko xedez, Iparraldean, Askatasun gosez egitasmoa sortu dugu.

Askatasun gosez-ek saski batean elkartu ditu itsasotik zein lurretik, jateko, edateko eta gozatzeko izanen dituzun 7 herrialdeetako ekoizpenak. Gure herrietan ekoizten diren 13 pepita, zure 50€ko laguntzaren eskertzeko.

Errigora - Egia

Errigora ekimenean laguntzeko taldea.

Leave a Comment