Ase Arte abesti berria eta bideoa Argazki Bat Behelainoanen eskutik

irailak 12, 2023 | arkaitz

Diska berria argitaratzeko aste batzuen faltan “Ase Arte” abestia eta bideoa aurreratu berri ditu Argazki Bat Behelainoan (Arkaitz Artola) auzoko musikariak.

Bideoa Argazki Bat Behelainoanek ekoiztua da eta gerra hotzean estatu batuek zabaldutako propaganda dokumentalekin egina dago, non besteak beste, bonba atomikoaren eragin larriena 90 segunduen ostean pasako zela esaten zen edo etxeak zainduta eta margotuta edukiz gero leherketa askoz hobeto jasango luketela.

“Segurtasun eza” (Bonberenea Ekintzak) bere estudioko lehenengo lan luzea izango da eta urriaren 5ean plazaratuko da. “Ase Arte” aurreratzen duen bigarren abestia da, izan ere aurretik “Su Grekoa“aurreratu zuen. Diska Bonberenea estudioan grabatu eta nahastu zen Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Iker Vazquez (Blaka, Pelax) eta ZuriƱe Sarasola izan zituen bidelagun bateria eta teklatuetan. Bi aurrerapen abestiak plataforma digitaletan entzun daitezke.

Info+ https://linktr.ee/argazkibatbehelainoan

arkaitz

Argazki Bat Behelainoan, Gora Egia! eta Gordegiako kidea eta auzoko soinu ekipoaren kudeatzailea

Utzi erantzuna