Arkume-Antxume haragia (azterketa bat egiteko galdetegia)

urtarrilak 26, 2021 | Azoka Txikia

Hurrengo galdetegia arkume eta antxume haragiaren kontsumoa aztertzeko galdera sorta da. Galdetegi honen helburua, 2021. urtean , Lizarraldean (Nafarroan) abiatuko den abeltzaintza proiektu berri bati produktuaren salerosketa erraztuko dizkion ideiak jasotzea da.

Proiektuaren ardatzetako bi, estentsiboan hazitako ardi zein ahuntzak eta salmenta zuzena izango dira. Horregatik kontsumo taldeetan parte hartu eta gertuko salmenta zuzena bultzatzen duzuen bezeroen perfila bilatu nahi izan dugu inkesta txiki hau konpartitzeko.

Hartu bost minutu arren, eta erantzun galdetegia. Zure parte hartzeak asko lagunduko digu proiektu berri honetan!!!

(Galderek arkume eta antxume haragiari egiten diote erreferentzia, zuretzako ohiko haragia batarena edo bestearen bada, horren arabera erantzun, nahiz eta galdetegiko galderek biak hartu kontutan. Bukaeran bada tartea oharretarako beraz bertan idatzi nahi baduzu zerbait beste haragiari buruz, baduzu aukera!)

Galdetegia hemen: https://labur.eus/ardiak-ahuntzak

Epea: Ostirala 29

Azoka Txikia

Utzi erantzuna