ALDAKONEAri buruzko oharra

martxoak 19, 2021 | Egia Bizirik

Egia auzoa haserre dago Aldakonea eremurako Udalak eta Kutxa Fundazioak sinatu duten akordioa dela eta

Egia Bizirik auzo-elkarteak eta auzoko beste 16 elkartek alegazioak aurkeztu dizkiote akordio horri, egiten diren etxebizitza berriak babes ofizialeko alokairuzkoak izan daitezen, eta San Antonio klinika zaharraren eraikina (gaurko Osalan) errespeta dezaten. Hauek dira proiektuaren aurkako alegazioak sinatu dituzten erakundeak: Aitor Ikastola, Aitzarte Mendi Elkartea, Arrano, Donosti Gain, Ur Zaleak, Ernai, Egiako Kantu Jira, Gordegia, Ongi Etorri Eskolara, Lauaizeta Ikastola, Maizterren Sindikatua, Porrontxo Jaiak, Teila Fabrika, Txondorra, Xudur taldea.,

Manu Beraza, Eneko Goia eta Enrique Ramos

Duela gutxi Udalak eta Kutxa Fundazioak Aldakonea eremua berritzeko akordioa sinatu dute. Bi erakunde hauek dira hitzarmen honek eragindako lurzoru gehienaren jabeak (Onkologiko zaharraren lurrak eta Osalanekoak), eta eremu osoaren erabilera aldatzeko lortu duten akordioa onartezina iruditzen zaigu, auzotarren beharrei erantzuten ez dielako.
Hain zuzen ere 300 etxebizitza eraiki nahi dituzte, horietatik 57, egitasmoa bete ahal izateko bota beharreko etxebizitza zaharrak ordezkatzeko. Ez da egia babes ofizialeko etxebizitza asko egingo direnik: botatako 57 horiek babes ofizialeko etxebizitza berriek ordezkatuko dituzte, baina gainerako babes ofizialeko etxe guztiak, edo gehien-gehienak, Altzan eraikiko dira, ez Egian. Horrek esan nahi du Aldakonean eraikiko diren etxebizitza gehienak prezio librekoak izango direla.

Udalaren datuen arabera, Egian 1963 lagun daude babes ofizialeko etxeak eskatzen une honetan. Egia auzoan eraikita dauden etxeetatik soilik % 1,47a da babestutakoa. Egoera latza auzoko gazteentzat: bertan ezin dira bizitzen geratu ordaindu ahal izateko etxerik ez dagoelako, eta ondorioz, kanpora alde egiteko aukera bakarra dute.
Aldakonea litzateke egoera horri aurre egiteko aukera paregabea: lurzoruaren zati handiena udalarena da, edo irabazi-asmorik ez (omen) duen erakunde batena, Kutxa Fundazioarena. Onartezina iruditzen zaigu jende arruntaren beharrei irtenbidea eman ordez, eraikuntza sektoreko enpresa eta promotore handien interesak babestea.
Egia auzorako azken aukera da hau.
Bestalde, Osalan-ek orain erabiltzen duen eraikina babestu behar da, gutxienez bere kanpoko itxurari dagokionean. Auzoak ondare arkitektoniko gutxi du eta Klinika izandako eraikin hau da beste garaietatik iritsi zaigun ale bakarrenetakoa.
Badakigu, ongi jakin ere, Aldakonea inguruak hirigintza-gabezia handiak dituela, irisgarritasun aldetik bereziki. Auzoko beste ingurunetan ere antzeko arazoa dago (Konkorrenea, Alai Alde, Deba Ibaia, eta abar). Auzo-elkarte honek behin eta berriz eskatu izan dio Udalari zonalde hauetan igogailuak jartzea. Ez digute kasurik egin. Oraingoan irisgarritasun arazoa konpontzea erabili nahi dute hitzarmen hau zuritzeko, edozein modutan Aldakonea aldapako ezkerreko alde guztia oraindik ere erabat ahaztuta.


Nota de EGIA BIZIRIK AUZO ELKARTEA, Asociación de vecinos/as del barrio de Egia

El barrio de Egia se indigna ante el acuerdo firmado por el Ayuntamiento y Fundación Kutxa para la zona de Aldakonea

La Asociación de vecinos y hasta 16 asociaciones del barrio han formulado alegaciones pidiendo que las viviendas que se construyan sean de protección oficial en régimen de alquiler. Solicitan asimismo que se respete el edificio Clínica San Antonio (Osalan). Estos son los grupos que han firmado en contra del proyecto: Aitor Ikastola, Aitzarte Mendi Elkartea, Arrano, Donosti Gain, Ur Zaleak, Ernai, Egiako Kantu Jira, Gordegia, Ongi Etorri Eskolara, Lauaizeta Ikastola, Maizterren Sindikatua, Porrontxo Jaiak, Teila Fabrika, Txondorra, Xudur taldea.

Recientemente se ha publicado el acuerdo firmado por el Ayuntamiento y la Fundación Kutxa, para la reforma de la zona de Aldakonea. Ambas entidades, propietarias de buena parte del suelo afectado por el convenio (antiguo Oncológico y edificio actual de Osalan) llegan a unos acuerdos que consideramos inaceptables, porque no atienden a las necesidades reales de la gente del barrio.
En concreto, pretenden construir 300 viviendas. De ellas 57 serían para sustituir a las hoy existentes que serán derruidas. No es cierto que se vayan a hacer muchas viviendas de protección oficial. Las 57 viviendas derruidas se convierten en viviendas de protección oficial y prácticamente la totalidad del resto de las viviendas protegidas se edifican en Altza, no en Egia. Eso quiere decir que la inmensa mayor parte de las viviendas que se harán en Aldakonea serán de precio libre.
Según los datos del Ayuntamiento, hay en Egia 1963 solicitantes de vivienda de protección. En el barrio, según datos recientes, solamente el 1,47% de las viviendas son protegidas. La situación es realmente seria. Los jóvenes del barrio se tienen que marchar a vivir fuera, porque no hay viviendas accesibles.
Aldakonea es la ocasión para paliar el problema. La mayor parte del suelo es municipal o de una entidad que afirma no tener ánimo de lucro (Fundación Kutxa). No puede ser que de nuevo se pongan por delante de las necesidades de la gente normal los intereses de las grandes promotoras y constructoras.
Es la última oportunidad para Egia.
Por otra parte, hay que respetar el edificio que hoy ocupa Osalan, al menos en su apariencia externa. El barrio tiene muy poco patrimonio arquitectónico y esta antigua clínica (San Antonio) es uno de los pocos ejemplos de otros tiempos que se conservan.

Sabemos que la zona de Aldakonea tiene serás deficiencias urbanísticas, sobre todo en cuanto a accesibilidad. Lo mismo sucede con muchas otras zonas del barrio de Egia (Konkorrenea, Alai Alde, Rio Deba, etc.). Esta asociación ha reclamado en infinidad de ocasiones que se dotara a estas zonas de un ascensor. No nos han hecho caso. Ahora parece que van a mejorar este aspecto, pero olvidan completamente la margen izquierda de la cuesta. Una zona con serios problemas de accesibilidad, que el acuerdo olvida.

Egia Bizirik – Egiako Bizilagun Elkartea

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna