42. Porrontxoetako kartel lehiaketa abian da
ekainak 2, 2024 | Porrontxo Jaiak
Aurtengo kartel lehiaketan parte hartzeko baldintzak: 30×30 neurriko diseinua. Gaia librea den arren, jaiekin loturaren bat izan behar du. Bertan ondorengo informazioak agertu behar du:
– 42. Porrontxo Jaiak 2024, Egia, irailaren 12tik 15ra.
Saria: 150€ auzoko merkatari eta zerbitzu emaile elkarteko kideetan gastatzeko (HEGIAN). Erosketa egin eta faktura guri bidali (guk ordainduko dugu).
Entrega: Bi aukera daude.
1- Email bidez (PDF edo JPG formatuan) porrontxojaiak@gmail.com
2- Fisikoki: Egiako Arrano elkartea. Karmengo Ama 32 behea, 20012 EGIA (Donostia).
Epea: Azkeneko eguna ekainaren 17a izango da. Ekainaren 20ean irabazlea bozka bidez adostuko dugu.