2025eko Udako solstizioa noiz ospatuko dugu?
apirilak 6, 2025 | Subizi gaua Egian
2025eko Subizigaueko lantaldea martxan jarri da eta proposamen berritzaile batekin gatoz, auzotarren iritzi bila.
Udako solstizioa aurtengoan, ekainaren 21an larunbatean izango da, goizeko 2:42 minututan hain zuzen ere; 21a izango da beraz, urteko egunik luzeena eta gaurik motzena. Jakitun gara oso errotua dagoela su festa ekainaren 23an San Juan bezperan izatea, elizak hala ezarria baina proposamen berria honakoa da: 23an San Juan bezperan ospatu beharrean, ekainaren 21an solstizioaren egunean bertan ospatzea.
Hona batzordean aurreikusi ditugun aldeko eta kontrako arrazoi batzuk.
Aldekoak:
- Solsitizioari, naturaren eta ama-lurraren gertaera garrantzitsu horri zuzenean lotzea, santuak alde batera utziz.
- Aurtengo data hobe tokatzen da, larunbatakin, beraz, probatzeko aukera ezin hobea da.
- Akaso gazteak ere errazago animatuko dira parte hartzera. (Hernaniko San Juan bezperakin lehiatu gabe).
Kontrakoak
- San Juan bezperarena oso errotua dago, seguruenik jende eta indar asko galduko genuke.
- Aurten hobe erortzen da baina hurrengoetan nola egin? Beti solstizioari erreparatuz? Malgu jokatuz?
- Udal baimena izango al genuke 21an sua egiteko?