1994ko Porrontxo Jaiak VHS-an!

ekainak 2, 2022 | Porrontxo Jaiak

Hau sorpresa eman digutena gure auzoko artxibategi grafikoko lagunek. Bejondeizuela!

Gordegiak duela urte mordo bat kaleratu zen VHS bat digitalizatu eta denontzat eskuragarri utzi du. Beheko estekan duzuen bideoa (90 minututik gora) gure auzoko jai zaharren testigantza grafiko luze eta landuena dugu. Jose Cristobal eta Mikel Gaskak egindako lana Arkaitz Artolak berreskuratzea lortu zuen. Irudiotan 1994. urtean Egian eman ziren Porrontxo jaien testigu izateko aukera bikaina eskaintzen zaigu. Besteak beste koadrila ezberdinak, muntaketaren uneak (Aupa Fernando!), erraldoiak, ekitaldi ezberdinak, kale jolasak eta beste hainbeste une gogoangarri agertzen dira. 

Aurtengo 40. urteaurrenerako (eta datozen edizioetarako) ideiak hartu eta irudi hauetan igartzen den bizipoza denon artean zabaltzeko aukera ona dela iruditu zaigu. 

Gozatu eta partekatu! 

Jatorrizko iturria: https://gordegia.eus/bideoa/grd382-001/

 

 

Utzi erantzuna