Skip to content
  • Lan-saioak: Lan talde eraginkorrak feedbackaren artearekin

    Teila Fabrika Iruresoro Pasabidea 2/4

    Lantalde osasuntsuak izateko, komunikazio eraginkor eta integratzaile bat izatea garrantzitsua da. Talde lanean komunikatiboki konfiantza elikatzen duten ardatzak  jorratuko ditugu, eraldaketarako talde baldintzak egon daitezen ezinbesteko. Honen aldagai garrantzitsua da feedback eman eta jasotzearen praktika, artea deitzen diogu. Modu praktiko batean, eta bakoitzaren bizipen eta eskarmentua bera denontzat ikasgai izanik, ikasi, bereizi, hausnartu eta trebatzeko…

  • Arreta osoa-Mindfullness: Lan kargak kudeatzeko tresnak

    Teila Fabrika Iruresoro Pasabidea 2/4

    Nerea Redondo Otamendi. Coaching eta Formazio Erraztailaren eskutik,  Arreta osoa-Mindfullness saioa izango dugu. Norebere proiektuan arreta osoz kokatzen laguntzeko teknikak landuko dira. Pentsamendua moztu eta enfokatzea ez da erraza izaten baina lanketa honekin bide horretan lehen urratsak emango dira. Lan kargak eta stress egoerak kudeatzeko ere baliagarria izango da. Formazio hau Teila Fabrikak proiektu sozioekonomikoen…

  • Botere harremanak: Maila eta pribilegioak taldeetan

    Teila Fabrika Iruresoro Pasabidea 2/4

    Alberto Gil fazilitatzailaren eskutik (IIFACeko kidea) datorkigu formazio interesgarri hau. “Boterea presente dago talde prozesuetan, baita taldekideen arteko harremanetan ere. Botere pertsonalak sendotasuna eta askatasuna emango digu. Hala ere, botereaz hitz egiten dugunean oinarrizko osagai bat martxan jarri beharra dugu: autokonzientzia. Hau gabe, botereaz egiten dugun erabilpena arriskutsua izan daiteke edota mingarria besteentzat. Hau da,…

    Doan
  • Ekonomia Feministaren ikuspuntua enpresetan txertatzen

    Teila Fabrika Iruresoro Pasabidea 2/4

    Parte hartzailea izango den saio honetan, Ekonomia Feministaren markoa kokatzeaz gain, ikuspuntu hau enpresa eta erakunde ezberdinetan txertatzeko gakoak partekatuko ditugu. Animatuko zara? Formazio hau Teila Fabrikak proiektu sozioekonomikoen bidelaguntzan egin nahi duen ekarpena da eta hori dela eta ikasturtean zehar lan-saio eta formazio ezberdinak antolatu ditugu. Ziur gaude tresna baliagarriak eskuratuko dituzula eta esperientziak…

    Doan
  • Aholkularitza zerbitzua: Enpresen arlo laboral eta fiskalean

    Teila Fabrika Iruresoro Pasabidea 2/4

    Formazio hau Teila Fabrikak proiektu sozioekonomikoen bidelaguntzan egin nahi duen ekarpena da eta hori dela eta ikasturtean zehar lan-saio eta formazio ezberdinak antolatu ditugu. Ziur gaude tresna baliagarriak eskuratuko dituzula eta esperientziak partekatzeko aukera bera ere oso baliagarria izango zaizula. Izen-ematea irekia eta debaldekoa da: info@teilafabrika.eus Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundio Sustapen Sailak babestutakoa da. Izena…

    Doan
  • Hitzaldia: Palestinako ekintzaileak Donostian

    Teila Fabrika Iruresoro Pasabidea 2/4

    CENTRE DELÁS elkarteak antolatuta solasaldia izango da TEILA FABRIKAn. Elkarteak urteak daramatza bakearen eta armagabetzearen alde lanean eta Donostiako jardunaldiak Palestinako genozidioaren testuinguruan antolatu dituzte. Hizlarien artean izango dira  "LURRA eta BIZITZADEFENDATU, defender la tierra y la vida" izenburupean Palestinako ekintzaile antimilitaristak izango dira Teila Fabrikan: Rawan Raed , Ali Awad eta Subhash Kattel .

    Doan
  • Liburu aurkezpena [Katakrak] Emakumeen poterea eta komunitatearen iraultza

    Teila Fabrika Iruresoro Pasabidea 2/4

      Liburua, Aiora Enparantza itzultzaileak aurkeztuko du. Katakraken eskutik, abenduaren 30, asteartea, 18.30etan egingo da Teila Fabrikan. Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza emakumearen askapeneko funtsezko testuetako bat da. Feminismo autonomoaren partaide izan dira, besteak beste, Leopoldina Fortunati, Maria Mies feminista marxista eta, azken bi hamarkadetan bereziki, gurean hain irakurria izan den Silvia Federici. Den-denek erabili…

    Doan
  • Doako aholkularitza Bizi testamentua / Asesoramiento gratuito: Testamento vital

    Teila Fabrika Iruresoro Pasabidea 2/4

    Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartea Teila Fabrikan izango da aurrerantzean. Hitzaldi zikloez gain, bizi testamentua egiteko behar den dokumentazioa eta aholkularitza ere eskainiko dituzte hemendik aurrera. Halaber, hilaren azken ostegunetan aholkularitza zerbitzua emango dute bertaratzen diren herritarrentzat. La asociación Derecho a Morir Dignamente estará a partir de ahora en Teila Fabrika. Además de organizar ciclos de…

    Doan
  • Zine-foruma: “Más que nunca” filma heriotzaren kudeaketaz

    Teila Fabrika Iruresoro Pasabidea 2/4

    Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteak zine-forum saio berezi bat antolatu du Teila Fabrikan, Más que nunca filmaren proiekzioarekin. Filmak bizitzaren amaierari, gaixotasun larri baten aurrean hartzen diren erabakiei eta heriotzaren bizipenei heltzen die modu sentikor eta sakonean. Horregatik, proiekzioa aitzakia paregabea izango da heriotzaren kudeaketaz, duintasunez hiltzeko eskubideaz eta gai horiek gizartean duten presentziaz hausnartzeko. Filma…

    Doan