Skip to content
  • Zineforuma: De tal padre, tal hijo

    Ekainaren 11n, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: DE TAL PADRE, TAL HIJO, Hirokazu Koreeda, Japonia, 2013. Ryoata, arrakasta profesionalarekin obsesionatuta dagoen arkitektoa, pozik bizi da emaztearekin eta sei urteko semearekin; baina bere mundua behera dator semea jaio zen ospitaleko arduradunek esaten diotenean, nahaste baten ondorioz, haurra beste batengatik aldatu zutela. Jatorrizko hizkuntza (japoniera), azpitituluak espainieraz.

  • “Lafiebre del litio” Hego Amerikako meategiei buruzko dokumentala

    Kultur Etxea

    Asko hitz egiten dugu jasangarritasunaz, energia garbiez... Litioa erabiltzen ditugun gailuen baterien funtsezko oinarria da. Dokumentalak Hego Amerikako litio-meategien ustiapenaren giza kostuak deskribatzen ditu. Dokumentalaren egileak bertan izango dira

  • Zineforuma: Paths of glory (Senderos de gloria)

    Kultur Etxea

    Urriaren 8an, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: PATHS OF GLORY (Senderos de gloria), Stanley Kubrik, AEB, 1957. Lehen Mundu Gerraren garaian, 1916an, Frantzian, Boulard jeneralak alemaniar posizio menderaezin baten konkista agindu zuen eta misio hori Mireau jeneral handinahiari enkargatu zion. Erasoa zuzenduko duena Dax koronela izango da. Muinoa hartzea infernua da, eta errejimenduak lubakietara erretiratzeari…

  • Zineforuma: Chavela

    Kultur Etxea

    Azaroaren 12an, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: CHAVELA, Catherine Gund eta Daresha Kyi, AEB, 2017. Chavela Vargas abeslariak izen bat irabazi zuen bere kabuz, lehenik Mexikon eta gero mundu osoan, batez ere rantxera tradizionalen interpretazioagatik. Abesti horiek normalean gizonezkoek konposatzen zituzten, eta gai nagusitzat emakumezkoek itzultzen ez zuten maitasuna, munduarekiko nekea eta bakardadea izaten zuten.…

  • Zineforuma: Mali Twist

    Abenduaren 10ean, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: MALI TWIST, Robert Guédiguian, Frantzia, 2021. 60ko hamarkadako Mali postkolonialean girotua dago Robert Guédiguian zuzendariaren filma, Bamakoko gazteek Mendebaldetik etorri berri den rock-and-rolla dantzatu eta berrikuntza politikoa amesten dutenean. Mali Twist filmaren ardatza Samba eta Lara pertsonaiak dira. Oihanean egin beharreko zeregin batean, Samba gazte sozialista Lara kementsuaz maitemintzen…

  • Zineforuma: Lone Star

    Kultur Etxea

    Urtarrilaren 14an, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: LONE STAR, John Sayles, AEB, 1996. Texasko basamortuan gizon bat hilda agertzen da, etorkin mexikar ugari dituen herri batean. Ikerketan zehar, kasuaz arduratzen den sheriffak bere iraganeko enigma batzuei aurre egin beharko die. Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak espainolez.

  • Zineforuma: The Swimmers (Las nadadoras)

    Kultur Etxea

    Otsailaren 11n, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: THE SWIMMERS (Las nadadoras), Sally El Hosaini, Erresuma Batua, 2022. Yusra eta Sarah Mardini ahizpa igerilariek egindako bidaia miragarriaren istorioa. Siriatik ihes egin zuten errefuxiatu gisa, gerrak suntsituta, Europan bizitza berri bat bizitzeko eta 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko. Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak espainolez.

  • Zineforuma: Arnasa betean, emakume zinemagileak

    Kultur Etxea

    Martxoaren 11n, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: ARNASA BETEAN, emakume zinemagileak, Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, Euskal Herria, 2023. Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean gidari lanak egiten dituzte emakumeek zuzendutako filmeetan barrena eta haietan tratatutako gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakutsiko dizkigute. Zuzendariak bertan…

  • Zineforuma: The Monk and the Gun (Monjea eta erriflea)

    Kultur Etxea

    Apirilaren 15ean, asteazkena, 19:00etan, Zineforuma Egiako Kulturetxean: THE MONK AND THE GUN (Monjea eta erriflea), Pawo Choyning Dorji, Bhutan, 2023. 2006 urtea, Bhutango erresuma demokraziarantz doa. Hauteskundeak egiteko, gobernuak bozketa-simulazioak antolatzen ditu, herritarrak ezagutzen ez duten zerbaitetarako prestatzeko. Bitartean, Ura hirian lama zahar batek monje bati agintzen dio arma bat lor diezaiola laster izango den…